Ikastetxea

Doneztebeko Mendaur DBHI ikastetxea, Malerreka eta Bertizaranako ikasleei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen dizkien D ereduko ikastetxe publikoa da. 

Zentzu honetan, bi bailara hauetako herri eskoletan (Narbarte, Legasa, Saldias, Ituren eta Sunbillan) nahiz Doneztebeko San Miguel Eskola Publikoan LH ikasi duten D ereduko ikasle guztien erreferentziazko ikastetxea da. 

Hartara, 1.DBHtik 4.DBHra bitarteko ikasketak burutzen dira gurean, baita 2022/2023az geroztik Aniztasun Kurrikularreko Programako ikasketak ere. 

Hizkuntza ereduei dagokienean, D ereduaz gain, Ipar Euskal Herriarekiko dugun gertutasuna dela eta, urteak dira gurean Frantseseko Atal Elebiduna ere eskaintzen dela arrakasta handiz (ikaslegoaren %40a eredu honetan matrikulatzen da).