Hezkuntza-eskaintza

Mendaurrek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea izaki, 1. DBHtik 4DBH bitarteko hezkuntza-eskaintza dauka, baita 3. eta 4. mailako Aniztasun Kurrikularreko Programako ikasketena ere bai. Honek, Baztan-Bidasoa eskualde osoan programa hau eskaintzen duen ikastetxe bakarrean bilakatzen gaitu.

Hizkuntza ereduei dagokienean, D ereduaz gain, Frantseseko Atal Elebiduna ere eskaintzen da. Hizkuntza eredu honek Atzerriko Bigarren Hizkuntzaren errefortzua dakar. Honela, 1. eta 2. DBHn ikasleek astean 4 orduz dute Frantsesa hizkuntza behikular gisa. 3. eta 4. DBHn, aldiz, astean 5 orduz.

Atal Elebidunean matrikulatzen diren ikasleek Frantsesez jasotzen dituzten ikasgaiak beheko infografian ikus ditzazkezue.

 

Previous Next