Xedea, ikuspegia eta balioak - IESO Mendaur DBHI - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - IESO Mendaur DBHI
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Malerreka eta Bertizaranako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei berdintasun baldintzetan oinarritzen den hezkuntza eskaini nahi duen ikastetxea da gurea, arraza, genero, erlijio, ideologia, egoera soziokultural eta adimen gaitasunaz gaindi, inor baztertzen ez duena. Hortaz, hezkuntza prozesuak ikasleen formakuntza bere osotasunean bermatzea da gure helburu nagusia, elkarren arteko errespetua eta zaintza bultzatuz.
Ikuspegia
-
Gure ikasleek egungo gizarteak planteatzen dituen erronken aurrean, ikuspegi kritiko eta jarrera konprometitu bat izatea.
-
Aniztasuna gizartearen aberastasun bat dela ulertuta, gure ikasleek hura defendatu eta desberdinkeriaren aurka agertzea.
-
Euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzea, bertako mintzoei toki emanez, eta berezko adierazpide kulturalak sustatzea.
-
Kalitatezko hezkuntza bat eskainiz, etorkizunean ikasketekin arrakasta bermez segitzeko oinarriak finkatzea, eta modu honetan eskualdearen garapen sozioekonomikorako ekarpena egitea.
-
Ikasleek bizi dugun krisi ekosozialaren gaineko kontzientzia hartzea eta horren aurrean arduraz eta kritikoki jokatzea.
-
Ikasleen artean bizitza osasuntsua bultzatzea eta beren ongizate fisiko zein emozionalean laguntzea.
-
Ikastetxeko kudeaketan hezkuntza komunitate osoaren partaidetza bultzatzea eta gardentasunez jokatzea.
Balioak
-
Berdintasuna eta inklusioa
-
Aniztasuna
-
Errespetua eta elkar-zaintza
-
Bertako hizkuntza eta kulturarekiko maitasuna
-
Herriarekiko konpromisoa eta atxikimendua
-
Ekologia
-
Kontzientzia kritikoa
-
Demokrazia-parte-hartzailea
-
Gardentasuna